Albistea entzun

Sexismoa

«Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira», esan du Baionako Aviron taldeko presidenteak

Philippe Tayeb errugbi taldeko buruak eta Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek «adierazpen matxistak» egin dituzte kazetarien aurrean

AB Etxea kirol trebakuntzarako gunea zabaltzeko ekitaldia, atzo, Baionan.
AB Etxea kirol trebakuntzarako gunea zabaltzeko ekitaldia, atzo, Baionan. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 31 09:47

«Nire emazteari zapatak nola garbitzen diren erakutsi beharko litzaioke», eta «Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira». Baionako Aviron errugbi taldearen AB Etxea trebatokia inauguratu zuten atzo Lapurdiko hiriburuan. Ekitaldian izan ziren Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserre eta taldeko presidente Philippe Tayeb. Haiekin egon ziren kazetariek salatu dute bi agintariek adierazpen matxistak egin zituztela, Mediabask hedabidearen arabera.

Gizon giroan zeuden bi agintariak, agerraldian ez baitzen emakumezkorik egon. Kirolariak trebatzeko gune berria ireki du taldeak, eta Frantziako banderaren koloreak zituen xingola moztu zuten.

Ondoren, bisita egin zuten ordezkari politikoek eta kirol taldekoek, kazetariekin. Jokalarien aldageletan sartzerakoan kranpoiak oso garbi zeudela nabarmendu zuen Lasserrek, kazetarien arabera. «Nire emazteari zapatak nola garbitzen diren erakutsi beharko litzaioke», gaineratu zuen.

Hainbat kazetari asaldatu egin ziren politikariaren adierazpena entzunda, eta galdetu zuten zergatik ez zegoen emakumerik ekitaldian. Tayebek, orduan, Lasserreren tonuari eutsi, eta adierazi zuen zentroak AB Etxea duela izena, «eta, beti erran didatenez, Euskal Herrian emazteak sukaldean geratzen dira».

Ordezkariak, aldageletan. Lasserre eskuinean, eta, haren parean, Tayeb.

Kazetariek ohartarazi zieten esandakoak grabatzen ari zirela, baina arduradunek bisitaldiarekin jarraitu zuten normaltasun osoz.

Ihintza Arrieta Euskal Irratietako kazetariak sare sozialetan agertu du haserrea. «Parekidetasuna ez da iritsi errugbiko agintariengana».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...