Matxismoa

Adierazpen matxistengatik barkamena eskatu du Baionako Aviron taldeko presidenteak

Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek, ordea, adierazi du «txantxa bat» izan zela

Tayeb, ezkerrean, Lasserrerekin, eskuinean, hizketan, AB Etxean, asteartean. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko ekainaren 1a
18:29
Entzun

Hautsak harrotu zituzten atzo Baionako Aviron errugbi taldeko presidente Philippe Tayebek eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek kirolariak trebatzeko AEB Etxea zabaltzeko ekitaldian eginiko adierazpen matxistek. Gaur, barkamena eskatu du Tayebek, baina Laserrek ez, eta adierazi du «txantxa bat» izan zela.

Kirolgunean bisita egin zuten ordezkari politikoek eta kirol taldekoek, kazetariekin, joan zen asteartean. Jokalarien aldageletan sartzerakoan errugbilarien kranpoiak oso garbi zeudela goraipatu zuen Lasserrek. «Nire emazteari zapatak nola garbitzen diren erakutsi beharko litzaioke», adierazi zuen. Hainbat kazetarik galdetu zuten orduan zergatik ez zegoen emakumerik ekitaldian. Tayebek adierazi zuen zentroak AB Etxea duela izena, «eta, beti erran didatenez, Euskal Herrian emazteak sukaldean geratzen dira».

Gaur, horren inguruan galdetu diote Tayebi, eta barkatzeko esan du: «Ni ez naiz halakoa. Barkatu inor mindu baldin badut», adierazi du. Edonola ere, defentsa gisa adierazi du esaldia neska batek esan ziola Hazparneko jaietan (Lapurdi), bere ama familiako jatetxeko sukaldean 35 urte pasa zituela lanean, eta bere administrazio kontseiluan «zazpi neska eta lau mutil» daudela argudiatu du.

Laserrek, berriz, ukatu egin du adierazpen matxistak egin izana, eta esandakoa «txantxa bat» besterik ez zela argudiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.