India
Gutxienez 120 lagun hil dira tren istripu batean, Indian
Ipar-ekialdeko Balasore hirian gertatu da ezbeharra. 800 inguru dira zaurituak.

Tren istripu handi bat gertatu da gaur Indiako Balasore hirian, herrialdearen ipar-ekialdeko kostan. Pradeep Jerna Odisha estatuko idazkari nagusiak jakinarazi du gutxienez 55 lagun hil direla, eta zaurituak 600 inguru direla. Geroago, ordea, Sudanshu Saranghi Odishako suhiltzaileen zuzendariak zehaztu du «120 gorpu» atera dituztela hondakinen artetik, eta ohartarazi du hildako kopurua handitu egin daitekeela. Estatuko iturriek zauritu kopurua ere hasieran esandakoa baino handiagoa dela adierazi dute: 800 ingurukoa.
Iluntzean gertatu da istripua; Indian Railways konpainiaren arabera, bi trenek elkarren aurka talka egin dute, Balasoreko geltoki batean. Trenetako bat bidetik atera da, eta kontrako norabidean zetorren beste batek aurretik eraman ditu parean topatutako bagoiak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.