CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du

Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du.

CAFen hidrogeno trena, Canfrancen. CAF
inaut matauko rada
2023ko ekainaren 6a
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Hidrogenoz bultzatutako tren bat garatzeko FCH2 Rail proiektuak lehen proba egin du, Zaragoza eta Canfranc arteko trenbidean, Aragoiko Pirinioetan. 14 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.

Hainbat enpresak parte hartzen dute proiektu horretan, Beasaingo (Gipuzkoa) CAF buru, eta, tren fabrikatzaile horrek adierazi duenaren arabera, arrakastatsua izan da proba. Izan ere, linea berezia da Zaragoza eta Canfranc artekoa, maldan gora baita zati handi bat. Hala ere, arazorik gabe egin du ibilbidea.

Ibilbide guztia ez du hidrogeno pilekin egin. Elektrifikatutako zonetan, energia horrekin egin du aurrera, baina elektrifikatu gabeko zatietan, baterietatik eta hidrogeno piletatik lortutako energiarekin jarraitu du martxan.

Proba hori gaindituta, Aragoiko, Madrilgo eta Galiziako beste linea batzuetan hasiko dira probak egiten. Klima ezberdinetan egingo dituzte entseguak, trena nola moldatzen den ikusteko. Hidrogenoz bultzatutako trenak garatzearen helburu nagusia diesela erabiltzen duten trenak ordezkatzea da, baina CAFek adierazi du aztertu beharra dagoela bideragarria ote den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.