Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bost pertsona zigortzea proposatu du, Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren etxearen aurrean protesta egiteagatik. Ertzaintzak identifikatu zituen bost lagun horiek.
Segurtasun Sailaren arabera, bost pertsona horiek «kalteak» eragin zituzten sailburuaren etxebizitzaren kanpoaldean eta ezkaratzean. Zehazki, azaldu dute «lelo aldarrikatzaileak» oihukatu zituztela, «pegatinak itsatsi zituztela eta eskuorriak bota zituztela bai etxebizitzaren kanpoaldean, bai ezkaratz barruan.
Eusko Jaurlaritzak esan du Sagarduiren etxean gertatutakoa «onargaitza» dela, eta mobilizazioak eta protestak antolatzen dituzten kolektibo guztiei ohartarazi die «legea bete behar dutela».