Bi dira asteleheneko operazioan atxilotutako euskal herritarrak

Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen diete. Elkarretaratzea egin dute  Baionako suprefeturan.

Dozenaka lagun elkartu ziren astelehenean, atxiloketak salatzeko. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko ekainaren 7a
17:59
Entzun

Frantziako Poliziak operazio zabala egin zuen astelehenean, eta gazte militante bat atxilotu zuen Baionan, gurasoen etxean. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, beste euskal herritar bat ere atzeman zuten, Tolosan (Okzitania), bere etxean. Jatorriz Hendaiakoa da (Lapurdi). Astelehenean zabaldu zen hamabost atxiloketa izan zirela, baina gaur-gaurkoz ez da jakina zehazki zenbat pertsona atzeman dituzten orotara.

Hasieran informazio nahasiak agertu ziren, baina geroztik zehazten ari dira. Frantziako hainbat hedabidek zabaldutakoaren arabera, Lafarge enpresaren Marseilla (Okzitania) inguruko zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen diete. Iazko abenduan, berrehun bat aktibista sartu ziren fabrikara, eta «armagabetu» egin zuten. Errauskailuaren eta dispositibo elektrikoen sabotajea, kableen mozketa eta hainbat makinaren andeatzea aldarrikatu zuten.

Orduan zabaldutako agirian, salatu zuten Lafarge enpresa Frantziako «kutsatzaile eta CO2 ekoizle handiena» dela. «Ez ditu ezerk geldiarazten; guhaurek geldituko ditugu». Halaber, Sirian talde jihadistak diruz lagundu izana aitortu zuen enpresak iazko udazkenean.

Astelehenean, dozenaka lagunek protesta egin zuten Baionako herriko etxe aitzinean, atxiloketak salatu eta Baionan atxilotutakoaren sendiari babesa adierazteko. Gaur ere beste protesta bat antolatu dute, 18:30ean, Baionako suprefetura aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.