Albistea entzun

FUTBOLA

UEFAk espedientea ireki dio Osasunari

Europako Federazioak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak 2013-2014 denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituela. UEFAk Osasuna errudun jotzen badu, Iruñeko taldeak ez du jokatuko Konferentzia liga

Osasunako jokalariak, Konferentzia ligarako sailkapena ospatzen.
Osasunako jokalariak, Konferentzia ligarako sailkapena ospatzen. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2023ko ekainak 8 14:23

UEFAk espedientea ireki dio Osasunari, Nafarroako klubak erakunde horren diziplina arauak urratu dituelakoan. UEFAren Diziplinaren eta Etikaren Kontrol Batzordeak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan Osasunari espedientea irekitzeko. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak 2013-2014 denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituela.

Ligako 37. eta 38. jardunaldietakoak dira bi partida horiek: lehena, Betisek eta Valladolidek Sevillan (Espainia) jokatu zutena; eta, bigarrena, Osasunak eta Betisek Sadarren jokatu zutena. Auzitegi Gorenaren arabera, Osasunako presidenteak, bi agintarik eta kudeatzaileak akordioa egin zuten Betiseko zenbait jokalarirekin, Espainiako taldeak bi partida horiek gal zitzan. Hori eginda, Osasunak aukera gehiago izango zuen mailari eusteko.

Ikusi gehiago: Markoa jarri, eskegi eta miretsi

UEFAren inspektore batek aztertuko du orain zer ondorio izan ditzakeen Auzitegi Gorenaren ebazpenak Europako lehiaketetan.

Informazio guztia aztertuz gero, UEFAk uste badu Osasunak erakundearen arauak urratu dituela, zigortu egingo du. Nola? Bada, Iruñeko taldeak ez luke jokatuko Konferentzia liga datorren denboraldian. Espainiako Liga zazpigarren postuan amaitu eta gero sailkatu da Osasuna hamasei urteren ostean Europako kluben arteko lehiaketa baterako.

Osasunak zigorra jasoko balu, Espainiako Ligako zortzigarren sailkatuak jokatuko luke Konferentzia liga: Athletic litzateke.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, gaur, Gasteizen. ©Endika Portillo / Foku

Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera

Paulo Ostolaza

Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa.

Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a txapela jantzita, gaur, Nafarroa Arenan. ©Gorka Rubio / Foku

Ezkurdia eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko txapeldunak

Berria

Aise gailendu dira Altuna-Imazen aurka. Iazko garaipena errepikatu dute.

Gebara, baloia babesten, Cadizeko San Emeterioren aurrean. ©ROMAN RIOS / EFE

Aldaketei neurria hartzen

Eñaut Agirrebengoa

Alaves eta Osasuna zutabe berriak finkatu eta jokoa findu nahian dabiltza. Gabeziak sumatu zaizkie, baina kimu berdeak ere agertu dira. Gaur derbia daukate, Gasteizen (16:15, Dazn).

Ordiziako jokalariak ostegunean egindako entrenamenduan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Festa biribildu nahi dute

Iñaki Berastegi

Ordiziak gaur abiatuko du denboraldia, Pasek Belenosen aurka, Altamiran (12:00). Ligako kanporaketak jokatzea da taldearen helburu nagusia, klubaren 50. urteurrenean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...