Albistea entzun

Gutxienez bost pertsona hil dira presa suntsitzearen ondorioz

Zelenskik salatu du Errusiak erasoak egiten jarraitzen duela erreskate lanetan ari diren bitartean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, presa suntsitzearen ondoriozko kalteak areagotu egingo dira datozen orduetan.

Errskate zerbitzuak Kherson eskualdeko bizilagunak ebakuatzen.
Errskate zerbitzuak Kherson eskualdeko bizilagunak ebakuatzen. GEORGE IVANCHENKO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2023ko ekainak 8 11:22

Gutxienez bost pertsona hil dira Kherson eskualdeko presa suntsitzearen ondorioz. Errusiak jakinarazi zuen zazpi pertsona zeudela desagertuta, eta gaur adierazi dute horietatik bost itota hil direla. Beste biak ebakuatzen ari dira. Gainera, berrogei lagun inguru ospitaleratu dituzte.

Ondorio larriak eragin ditu Kherson eskualdeko Nova Kakhovka hiriko presan geratutako txikizioak, eta Errusiak eta Ukrainak elkarri mokoka eta elkarri errua egozten jarraitzen dute; 40.000 lagun inguru daude uholde arriskuan. Egoera horretan, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak salatu du Errusiak erasoak egiten segitzen duela erreskate lanetan ari diren bitartean.

Ukrainako erreskate zerbitzuek emandako azken datuen arabera, 2.000 pertsona ebakuatu dituzte. Azaldu dute seiehun kilometro karratu inguru geratu direla ur azpian; horietatik %32 Kieveko gobernuaren kontrolpean dagoen eremuan, eta %68 Errusiak okupatutakoan.

Moskuk jakinarazi duenez, berriz, 4.500 lagun inguru ebakuatu dituzte –6.500 pertsona, beraz, guztira–. Gaur hasiko dira ura ponpatzen, eta, hala, «konpontzeko prozesuari» ekingo diote. Jakinarazi dute urak behera egiten segitzen duela: 1,2 metro jaitsi da.

NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, berriz, presa suntsitzearen ondoriozko kalteak areagotu egingo dira datozen orduetan. «Herri eta herrixka gehiago urez betetzen diren heinean, hondamendiak okerrera egingo du. Osasun arriskuak nabarmen areagotuko ditu, eta eragina izango du funtsezko zerbitzuak eskuratzeko orduan». Edateko ura lortzeko zailtasunak izatea da haien kezka nagusietako bat.

Errusiak du kontrolpean presa zegoen Dnieper ibaiaren ekialdeko ibarra, eta Ukrainak mendebaldekoa. Kievek esan du Moskuk suntsitu duela presa, eremua urak hartu eta okupatutako lurrak berreskuratzeko asmoa oztopatzeko. Errusiak, berriz, Ukrainari leporatu dio jazotakoa.

Hala ere, Zelenskik herenegun nabarmendu zuen gertatutakoa ez dela «oztopo» izango iragartzen ari diren kontraerasorako; Errusiak gaur iragarri du ukrainarrek hiruzpalau egun daramatzatela eraso bortitz bati ekin nahian herrialdearen hegoaldean. Vladimir Rogov Ukrainako Zaporizhia eskualdean Errusiak duen ordezkariaren arabera, horrek esan nahiko luke Ukrainak ez duela berehalako eraso bat egiteko asmorik presa suntsitu den eremuan.

Zentral nuklearra, arriskuan?

IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak Zaporizhiako zentral nuklearrean duen presentzia indartuko du datorren astean. Urtegiko ura erabiltzen dute erreaktoreak hozteko, eta kezka eragin du presa suntsitzeak. «Istripu nuklear bat» izateko arriskua saihestu nahi dute. Urak behera egin du urtegian, eta zentral nuklearrak erreserbak handitu ditu horren aurrean. Biltegikoa «hainbat hilabetetarako» nahikoa izango dela uste dute.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Pere Aragones eta Salvador Illa, joan den asteazkenean, Kataluniako Parlamentuan. ©Quique Garcia / Efe

Inbestiduraren truke, Sanchezi «erreferendumaren alde» lan egiteko eskatzea babestu du Kataluniako Parlamentuak

Berria

PSCk gaitzetsi egin du bi alderdi independentisten baldintza hori, eta hauteskundeak berriz egiteko arriskuaz ohartarazi du.

Alberto Nuñez Feijoo gaurko inbestidura saioan. ©Sergio Pérez / EFE

Feijook ez du gehiengo soila lortu

Berria

Lehenbiziko bozketan bezala, aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat jaso ditu PPko presidentegaiak. 

Sikhak Indiako bandera erretzen Vancouverren. ©ETHAN CAIRNS / EFE

Kanada eta India, liskartuta

Asier Gonzalez de San Pedro

Hardeep Singh Nijjar buruzagi independentista sikharen hilketak garraztu egin ditu Kanadaren eta Indiaren arteko harremanak.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea (erdian), atzo, Korsikako Asanblean hitzaldia eman aurretik. ©P. P.-C. / EFE

Macronek «autonomia» eskaini dio Korsikari, berezitasuna aitortuta

Edu Lartzanguren

Frantziako presidenteak proposatu du uhartea komunitate «historiko» eta «kultural» gisa aitortzea. Konstituzioa moldatzeko prest agertu da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...