Albistea entzun

Frantzia

Gizon batek gutxienez lau ume eta bi heldu zauritu ditu labanaz Annecyn

Umeetako bi eta heldu bat larri daude, ospitalean. Frantziako Poliziak erasotzailea atxilotu du.

Erasoa izan den parkearen irudia. /
Erasoa izan den parkearen irudia. / Google Streat Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko ekainak 8

Gizon batek gutxienez lau umeri eta bi helduri labanaz eraso die Annecyko (Frantzia) parke batean. Horietako hiru larri zauritu ditu –bi haur eta heldu bat–, eta haien bizia arriskuan dago. Poliziak jada atxilotu du erasotzailea, eta erasoaren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen ari da.

Goizean izan da erasoa, 9:45 aldera, Frantziako ekialdeko hiri horretan. Suitzako mugatik gertu dago, Baionatik 850 kilometrora. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak jakinarazi duenez, gizon batek «hainbat pertsona» zauritu ditu labana batekin. Gerora jakin da parke batean jolasean zeuden lau ume eta haiekin zeuden bi heldu izan direla erasoaren biktimak. Haurrek 22 hilabete eta hiru urte bitarte dituzte.

Umeetako bi eta heldu bat larri eraman dituzte ospitalera, eta ikusteko dago zein den haien bilakaera. Fabienne Grebert Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko presidenteordeak eman du haien egoeraren berri, eta elkartasuna adierazi die zaurituei. Era berean, beldurrari ez amore ematera deitu ditu herritarrak.

Poliziak handik gutxira atxilotu du erasotzailea. Jakinarazi dutenez, ez du aurrekaririk, eta ikertzen ari dira zergatik egin duen erasoa.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak erasoa gaitzetsi du, eta «erabateko zitalkeria» izan dela adierazi. «Herrialdea shock egoeran dago».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Poloniako mitarrarren kamioi bat misila erori zen lekutik gertu, iazko azaroan. ©EFE

Iaz Polonian erori zen misila Ukrainak jaurti zuela esan du aditu talde batek

Igor Susaeta

Misila erori eta ordu batzuetara NATOk eta AEBek plazaratu zutena berretsi du ikerketa batek. Varsoviaren eta Kieven arteko harremanak gaiztotuta daude azken hilabeteetan.

Karabakh Garaiko armeniarrak ihesi. / ©NAREK ALEKSANYAN / EFE

Gutxienez hogei hildako eta hirurehun zauritu Karabakh Garaian izandako leherketa batean

Isabel Jaurena

Artsakh Errepublikako Osasun Ministerioak dio desagertu anitz daudela, eta litekeena dela zauritu kopuruak gora egitea.

Kosovoko polizia talde bat, atzo, Kosovo iparraldeko Banjska herriaren ondoko bidegurutze batean. ©DJORDJE SAVIC / EFE

Kosovoren eta Serbiaren arteko gatazka are gehiago gaiztotu du azken erasoak

Gorka Berasategi Otamendi

Talde baten eta Kosovoko Poliziaren arteko tiroketa batean bost lagun hil ziren igandean. Pristinak Belgradi leporatu dio erasoaren erantzukizuna

Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaia Espainiako Kongresuan, joan den astean ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Aurreikusita dagoen porrot bat oholtzaratu ahal izateko prozesua

Igor Susaeta

Nuñez Feijoo PPkoa Espainiako presidente izendatzeko prozedura hasiko dute gaur Kongresuan. Gaur-gaurkoz, ez dauka izendatua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...