Albistea entzun

Enpresak

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean
Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean Marisol Ramirez (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2023ko ekainak 9 14:46

Enpresek tentu handiz begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari. Soilik %23,7k espero dute fakturazioa hobetzea, eta %24,6k uste dute okerrera egingo duela. Laboral Kutxako Ikerketa Sailak inkestatutako 215 konpainiek planteatzen duten egoera bat dator BPGaren azken neurketek jardueretarako islatzen duten dezelerazioarekin.

Hala, finantza erakundearen konfiantza indizea 49an kokatu da; hau da, aurreko hiruhilekoan baino 3,8 puntu beherago. Inkestaren egileen arabera, 50etik beherako balioa izateak esan nahi du ekonomia uzkurtze eremuan dagoela. Horrek berretsi egingo luke 2023ko hirugarren hiruhilekoari begira enpresek ekonomiaren bilakaerari buruz duten ikuspegi negatiboa.

Azterketak neurtu dituen parametro guztiek okertze txiki bat aurreikusten dute. Adibidez, enpresen %13,7k bakarrik uste dute ingurune ekonomikoak hobera egingo duela, eta %60,7k uste dute berdin jarraituko duela.

Inbertsioak, geldirik

Fakturazioari dagokionez, ezkorragoak dira. Zehazki, %24,6k uste dute okerrera egingo duela, aurreko hiruhilekoan halako bik, eta %51,7k uste dute antzekoa izango dela.

Bereziki lehengai eta energien prezioez kezkatuta agertu dira enpresak, baina aurreko hiruhilekoetan baino moderatuagoa da beldur hori. %19k uste dute garestitu egingo direla, eta %69,2k, berriz, bere horretan eutsiko dietela.

Laboral Kutxak azpimarratu du enpresek ez dutela inbertsiorik egiteko asmorik; soilik %12,8k espero dute handitzea. Europako funtsei dagokienez, %13,5 baino ez dira inplikatuta sentitzen finantzaketa hori lortu nahi duen proiekturen batean.

Enpleguari dagokionez, enpresen % 76,8k uste dute hirugarren hiruhilekoan mantendu egingo dela, eta %8,5ek, murriztu egingo dela.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Larrialdi zerbitzuak, istripua gertatu den upategiaren kanpoaldean, gaur, Lantziegon (Araba). ©Raquel Manzanares / EFE

Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean

Berria

60 eta 61 urte zituzten hildakoek. Lankide bat ardoa egiten den edukiontzi batera erori da, eta hari lagundu nahian hil dira, anhidrido karbonikoa arnastuta.

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Gu bezalako laborarientzat ez da lerro bat idatzia izan»

Joanes Etxebarria

Hegazti gripea aurki itzuliko dela ziurtzat jotzen dute, eta, lehen aldiz, Frantziako Estatuko zerbitzuek ahate gizenak txertatzera behartuko dituzte laborariak, urrian hasirik. Perezen gisako hazle ttipientzat ez da protokolorik egokiena.
Ines Zalbide. ©Oskar Matxin Edesa

«Loiutik AEBetara aire bide zuzena izateko itxaropena ez dut galtzen»

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Markak hautsita ospatu du 75. urteurrena Bilboko aireportuak. Bilbao Air arduratzen da Loiu beste aireportu batzuekin lotuko duten bide berriak lortzeaz. Bizkaiko enpresen beharrak asetzen ahalegintzen direla esan du Ines Zalbide zuzendariak.

Landabengo lantokia, 2020an. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...