Hilik topatu dute Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizonezkoa

Sendiak asteartetik ez zuen haren berririk, eta ordutik aritu dira bila.

Jaizkibelen bilaketa lanetan aritu den taldea. @112_SOSDEIAK
2023ko ekainaren 9a
16:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Errenteriako 65 urteko gizonezkoa hilik topatu dute Jaizkibelen, arratsaldeko lehen orduan. Donostiako Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute haren hilotza, autopsia egin diezaioten.

Sendiak ez zuen haren berririk astearteaz geroztik, eta desagerpena salatu zuen. Ordutik, haren bila ibili dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzaren patruilak, erreskateko eta zaintzako unitateak, helikoptero eta droneak, erreskate txakurrak, DYA eta Gurutze Gorria aritu dira bilaketa lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.