Albistea entzun

Presoak

Joseba Borde presoari hirugarren gradua kentzea gaitzetsi dute

Fiskaltzak aurkeztutako helegiteak espetxera itzultzera behartu duela-eta, protesta egin dute Ugaon, bere segurtasun juridiko eza salatzeko.

Joseba Borderen kasua salatzeko Etxeratek eginiko agerraldi bat.
Joseba Borderen kasua salatzeko Etxeratek eginiko agerraldi bat. Aritz Loiola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko ekainak 9 20:36

Joseba Borde presoari hirugarren gradua kendu diotela salatzeko bi manifestazio egin dira Bizkaian gaur. Bata, 19:30ean atera da, Bilboko Santutxu auzoko Egunkaria plazatik; bestea, Ugaoko Herriko plazatik.

Borderi hirugarren gradua emana zioten, eta Espetxe Zaintzak onartua zuen zigorraren bi herenak beteta zituela. Alta, fiskaltzak helegitea jarri zuen eta, Auzitegi Gorenak ezarri berri duen doktrina jarraituz, espetxe zaintzako epaitegi zentralaren erabakia etorri bitartean bigarren gradura itzuli da.

Egoera hori salatzeko egin dituzte gaurko manifestazioak. «Berriz ere jaso nahi ez genuen notizia iritsi da», adierazi dute Ugaon irakurri den komunikatuan. Gogora ekarri dute espetxe zaintzako epaitegiaren erabakia etorri bitartean hilabeteak pasatu daitezkeela, eta berriro espetxean egon beharko duela Bordek. «Auzitegi Gorenaren doktrina aplikatu izanak salbuespen egoera eta segurtasun juridiko eza sortzen ditu», gaitzetsi dute.

Gogora ekarri dute Bordek 64 urte dituela eta koloneko gaixotasun larri bat duela. Legediaren arabera, etxean egon beharko lukeela eta haren eskubidea urratzen ari direla kritikatu dute irmo. «Nahikoa da, hau ez da justizia», esan dute. Gaineratu dute Borderena ez dela kasu bakarra, eta presoen etxeratzeko prozesuari oztopoak jartzen ari zaizkiola salatu dute.

 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Zelaia eta Barbado, Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak atxilotu dituzte Gasteizen

Unai Etxenausia

Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian atxiki dituzte, eta jendearen babes zabala jaso dute

Euskal Hirigune Elkargoak atzo bilera egin zuen Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

«Madrilen euskaraz egin daiteke, eta Baionan ez», salatu dute elkargoan

Ekhi Erremundegi Beloki

Frantziako Estatuari gehiago eskatzeko agindu du Xabi Thikoipe Bil Gaiten taldeko hautetsiak, Euskal Hirigune Elkargoaren bileran

Iñigo Urkullu, atzo, Bilbon, Nueva Economia foroan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Irudi katastrofista» hauspotzen dutenak kritikatu ditu Urkulluk

Gotzon Hermosilla

«Laino beltzez betetako Euskadi baten ideia» sustatzen dutenek «onura politikoa» lortu nahi dutela salatu du lehendakariak hitzaldi batean
Zaballako espetxea, artxiboko argazki batean. / ©Raul Bogajo, Foku

Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan 1.577 pertsona daude preso. Jaurlaritzak esan du azken bi urteotan «euskal espetxe eredua» garatzea baldintzatu dutela azpiegituren «gabeziek».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.