Euskal presoak

Jose Mari Novoa espetxeratu egin dute berriro, hirugarren gradua kenduta

Sarek jakinarazi du Gasteizen bizi den euskal preso zigoitiarra Zaballako espetxera itzuli zela atzo gauean.

Sare Herritarrak antolatutako Etxera Eguna, Villabonan (Gipuzkoa). IDOIA ZABALETA / FOKU
xabier martin
2023ko ekainaren 28a
11:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den astean, Jose Mari Novoa hirugarren graduan sailkatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak hartutako erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen fiskaltzak, hirugarren gradua eteteko eskatuz, eta, Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituta, Novoak Zaballako espetxera itzuli behar izan du, Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.

Novoa Arroniz 53 urte ditu, eta 23 urte eta erdi daramatza espetxean. Bere zigorraren hiru laurdenak 2022an bete zituen. Sareren arabera, «legeak ez du inola ere esaten zigorrak espetxeko hormen artean bete behar direnik azken egunera arte, araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, eta gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz». Eusko Jaurlaritzak eskumena bere gain hartu zuenetik, 43 presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, baina, 43 horietatik 30ri dagokienez, erabaki horren kontrako helegitea jarri du fiskaltzak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxean sartu ditu hamalau, bigarren graduko erregimenean.

Sarek bere «haserrea» adierazi du ohar batean, «berriro ere, oztopoak baino ez dituztelako jartzen presoek aspaldi hasitako espetxe ibilbidea moztu nahian». Etxera etortzea «eskakizun demokratiko bat» dela dio, eta hau ere gehitu du: «salbuespeneko auzitegiek ez lukete behin eta berriz boikotatu beharko».

Horregatik, Sarek Zigoitiko (Araba) eta Gasteizko deialdietan parte hartzeko deia egiten dugu, «egoera hori salatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.