Ezbeharra

23 urteko gazte bat hil da Muskizen, hondartzan itota

Lagun talde bat sartu da urera, baina mutila desagertu egin da. 23:30 aldera aurkitu dute gorpua.

La Arena hondartza, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2023ko ekainaren 30a
08:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bart gauean 23 urteko mutil bat hil egin da Muskizeko La Arena hondartzan (Bizkaia), itota. Lagun talde bat sartu zen uretan, baina mutila desagertu egin zen. Hala, larrialdi zerbitzuak 21:30 aldera abisatu zituzten.

Desagertuaren bila hasi ziren Muskizko komisariako ertzainak, suhiltzaileak eta helikoptero bat; 23:30ak aldera suhiltzaileek gaztearen gorpua aurkitu zuten. Hura suspertzen saiatu baziren ere, hila zela baino ez zuten egiaztatu ahal izan. Biktimarekin batera uretara sartu zen bertze mutil bat ospitalera eraman dute, hipotermia izan zezakeelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.