Bertsolaritza

Bihar hasiko dira bertso udalekuak

Hilaren bukaerara arte, ia berrehun bertsozale gazte elkartuko dira txandaz txanda Amaiurren (Nafarroa), Irañetan (Nafarroa), Zuhatzan (Araba) eta Larraulen (Gipuzkoa)

Bertso Udalekuetako txanda bat, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Naroa Torralba Rodriguez.
2023ko uztailaren 6a
10:56
Entzun

Hogeita bost urte beteko dituzte aurten bertso udalekuek. 1998an egin zituzten lehen aldiz, Hazparnen (Lapurdi). Geroztik, Euskal Herri osoko haur eta gazteen bilgunea dira udaro. Aurten, hilaren 8tik 17ra egingo dute lehenengo txanda, Amaiurren (Nafarroa). Bertan bilduko dira 16-18 urte bitarteko gazteak. Hurrengo egunean hasiko dute astebeteko egonaldia, Irañetan (Nafarroa), 12-13 urte arteko gazteek. 24an bertan hasiko da Zuhatzako txanda (Araba), 9-11 urte bitartekoekin, eta, amaitzeko, 14-15 urteko gazteak Larraulgo (Gipuzkoa) aterpetxean elkartuko dira uztailaren 25etik 31ra.

Parte hartzaileek zuzeneko harremana izaten dute bertsolariekin. Txanda bakoitzean, bertso afaria egiten dute, eta horrek aukera ematen die gazteei erreferentetzat dauzkaten bertsolariak ezagutzeko, haiekin hitz egiteko eta baita bertsotan jarduteko ere. Hezitzaileak, oro har, zuzendari, begirale zein sukaldariak, bertso mundukoak izaten dira. Euskal Herri osoko gazteak biltzen dituzte bertso udalekuek, baina herrialdeka ere elkarteek barnetegiak antolatzen dituzte urtean zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.