2,2 milioi herritar zeuden botoa ematera deituta Hego Euskal Herrian, eta horietatik 1,4 milioik eman dute: %67,2k. Ez da alde handirik egon lurraldeen artean; Araban %67,2, Bizkaian %67,9, Gipuzkoan %67,4 eta Nafarroan %69,7. Batez beste, Hego Euskal Herrian %69koa izan ohi da parte hartzea Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, eta, oraingoan, puntu bat handitu da parte hartzea 2019ko azaroko bozekin alderatuta.
Ohikoa da parte hartzea handiagoa izatea Espainian Hego Euskal Herrian baino, eta oraingoan ere hala gertatu da; %70koa izan da Espainian. Batez beste, %73koa izan da orain arte Espainian; Hego Euskal Herriko batezbestekoa baino lau puntu gehiago. Orain, joera hori ia errepikatu egin da, hiru punturen aldea egon baita Hegoaldeko eta Espainiako parte hartze datuen artean.