Indarkeria matxista

Sexu eraso bat salatu dute Getxon

Neska batek ukituak egin dizkiotela salatu du. Oraindik ez dago atxiloturik.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudia. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2023ko uztailaren 26a
10:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak jakitera eman duenez, neska batek sexu eraso bat salatu du. Aixerrotako Nazioarteko Paellen Lehiaketa egiten den gunean gertatu zen, Getxon (Bizkaia). Atzo arratsaldean izan zela baieztatu dute.

Arratsaldean bertan jarri zuen emakumeak salaketa, ukituak egin zizkiotelako. Hala ere, Ertzaintzak dio oraindik ez dutela inor atxilotu, eta gertatutakoa ikertzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.