Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita

Erasoa Gasteizko Bremen kaleko taberna batean gertatu zen.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, atxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2023ko uztailaren 26a
14:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Erasoa atzo izan zen, 21:25 aldera, Gasteziko Bremen kaleko taberna batean.

Udaltzainek dei bat jaso zuten, eta, gertaeren lekura joan zirenean, gizonarekin eta emakumearekin hitz egin zuten. Haiek esateko zutena entzundakoan, gizonezkoa atxilotzea erabaki zuten, eta sexu eraso bat egin izana egotzi zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.