Ezbeharra

Irungo motor gidari bat hil da istripu batean, Nafarroan

60 urteko gizon bat da biktima. 24 orduan Nafarroan hil den bigarren motor gidaria da.

Moto gidari bat hil da istripu batean Murillo el Cuenden (Nafarroa). NAFARROAKO FORUZAINGOA
Unai Mitxelena Balerdi
2023ko uztailaren 26a
14:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

Irungo 60 urteko gizon bat hil da Murillo el Cuenden (Nafarroa) izan den istripu batean: auto batek eta moto batek elkar jo dute N-121 errepideko 50. kilometroan. 11:55ak aldera iritsi da deia Nafarroako larrialdi zerbitzuetara.

Suhiltzaileak, anbulantzia eta Tuterako eta Iruñeko bide segurtasuneko langileak joan dira ezbeharra gertatu den tokira. Biktima suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu. Gorpua Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da. 14:00etatik aurrera ireki egin dute errepidea.

Nafarroan azken 24 orduetan hil den bigarren motor gidaria da. Atzo gauean, Aibarren beste istripu bat izan zen: NA-132 errepidean, motor batek auto bat jo zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.