Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Mundua

NBEren ordezkari berezia Myanmarren da

Junta militarrarekin batzartzeko asmoa du, eta negozioazioak emankorrak izatea espero du. Herritarrek Rangungo kaleetan erregimenaren aurkako manifestazioak egiten jarraitzen dute, eta armadak haien kontra tiroka. Oposizioko iturrien arabera, haur bat hil da enfrentamenduetan.

Berria -

2007ko irailak 29
Ibrahim Gambari diplomatiko egipziarra, NBEren ordezkari berezia, iritsi da Myanmarrera. Agintean den Junta Militarrarekin batzartzeko asmoa du, eta erregimenaren aurka kalera atera diren milaka herritarren aurkako errepresioa geraraztekoa. Junta Militarrarekin izango duen elkarrizketak "fruituak ematea" espero du Gambarik, Rangunera abiatu aurretik Singapurren esan duenez. Iazko azarotik Myanmarren sartzen den lehendabiziko aldia da, Junta MIlitarrak ez baitzion orain arte bisita egiateko baimenik ematen. Bitartean, herritarrek Rangungo kaleetan erregimen militarraren aurka protestan jarraitzen dute. Lekukoen arabera, armadak tiroka hartu ditu manifestazioak edo elkarretaratzeak egiten ahalegindu diren herritarrak. Enfrentamendu horietan haur bat hil dela eta bi gizonezko zauritu direla zabaldu du oposizioak. Azken egunetan soldaduek gogor hartu dituzte kalera atera diren milaka herritarrak, eta ehunka lagun atxilotzeaz gain, hamahiru hil dituzte tiroka iturri ofizialen arabera-besteak beste, argazkilari japoniar bat-. Iturri ofizialek hamahiruko datu hori eman badute ere, hildakoak askoz ere gehiago direla agertu dute oposizioko eta nazioarteko diplomaziako iturriek. Ehunka direla dio oposizioak. Irailaren 17an hasi ziren herritarren manifestazioak Myanmarren, Junta Militarrak erregaiak eta oinarrizko zenbait ondasun garestitzea erabaki duela-eta. Erregimenaren aurkako protesta bihurtu dira manifestazio horiek, eta azken hiru egunetan oso bortitz eraso die armadak. Monje budistek parte hartze handia izan dute protesta horietan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.