Ingurumena

Basozainek eraman dute Azpeitian agertu den putrea

Goiz guztia herrigunean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea.

Putrea, atzo, Azpeitian (Gipuzkoa). UZTARRIA.EUS
Uztarria.eus
2023ko abuztuaren 16a
13:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Basozainek eraman dute atzotik Azpeitiko (Gipuzkoa) Artetxe hotelaren inguruetan zebilen putrea. Atzo goizean Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili eta gero, eguerdian Artetxe hotelaren teilatura igo zen hegaztia. Gaua, berriz, Artetxe hotelaren alboko baratzean igaro du, eta goiz guztia 1766ko Matxinada kaleko petrilean, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, Udaltzaingoak Uztarriari esandakoaren arabera, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea. Makila baten laguntzarekin, petriletik baratzera bidali dute hegaztia, eta, han, sare batekin estali dute basozainek, eurekin eramateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA