Hegoafrikako Errepublika

Gutxienez 73 lagun hil dira Johannesburgoko eraikin batean piztutako sute batean

Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea, baina oraindik ez dakite zerk piztu duen

Su hartu duen eraikina. KIM LUDBROOK, EFE
2023ko abuztuaren 31
09:32
Entzun

Gutxienez 73 lagun hil eta 52 zauritu dira Johannesburgoko eraikin batean piztutako sute baten ondorioz, hiriko agintariek adierazi dutenez. Robert Muladzi hiriko Larrialdiak Kudeatzeko Zerbitzuko bozeramaileak adierazi du suhiltzaileak lanean ari direla, baina oraindik ez dakitela zerk piztu duen sutea.

«Bost solairuko eraikin batek su hartu du osteguneko lehen orduan. Bertara iritsi bezain pronto, eraikina hustea lortu dugu, sua itzaltzeko lanean ari ginen bitartean», zehaztu du. Mulaudzik adierazi du sutea kontrolpean dutela.

Azken hilabeteetan piztu den hirugarren sutea da gaurkoa. Hegoafrikako zenbait hedabidek adierazi dutenez, ekainean izandako bertze sute batean bi adingabe hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.