Bizkaibuseko gidari batek erabiltzaile batek egin dion sexu jazarpena salatu du. Avanza Durangaldeako langile batzordeak adierazi duenez, hilaren 4an egin zion eraso, Zeanuriko (Bizkaia) lineako zerbitzuan. Gidariari lanean ari zela egin zion eraso, baita lanetik kanpo ere.
Avanza Durangaldeako langile batzordeak ohar baten bidez azaldu duenez, aspalditik ari dira eskatzen «guztientzako segurua izango den kalitatezko zerbitzu bat». Izan ere, «ibilgailu bakoitzean gidari bakarra egon ohi da, babesik gabe eta unean uneko egoerei aurre egiteko baliabiderik gabe».