Fernando Botero artista kolonbiarra hil da

Pneumonia baten ondorioz zendu da, 91 urte zituela.

Fernando Botero artista. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko irailaren 15a
15:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

Margolaria, marrazkilaria eta eskultorea zen Fernando Botero (Medellin, 1932). Bere kabuz ikasi zuen ofizioa, eta 1952an Madrileko San Fernandoko Arte Ederren Akademian lizentziatu zenetik, bere estilo figuratiboa definituz joan zen pixkanaka. Korrontearen kontra, betiere. Gaur goizean hil da, pneumonia baten ondorioz, 91 urte zituela.

1948an ekin zion ibilbide profesionalari Boterok, El Colombiano egunkariko ilustratzaile gisa. Handik hiru urtera, Bogotara joan zen bizitzera, eta hantxe egin zuen bere aurreneko erakusketa. Ordutik, haren pinturak eta eskulturak mundu osoan egin ziren ezagun.

Bolumena goresten zuen haren lanetan, naturaren sentsualitatea eta handitasuna goretsi nahian: margolaneko elementu guztiak ziren bolumen handikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.