Gizon bat atxilotu zuten atzo Tuteran (Nafarroa), bikotekideari arma zuri batekin erasotzea egotzita. 23 urteko emakumeak zauri bat du besoan, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea Tuterako Foruzaingoan azaldu zen, atxilotu zezaten.
Foruzaingoak erran duenez, SOS Nafarroak liskar baten berri eman zuen atzo 08:00etan. Agenteak iritsi zirenean, emakumeak zauri bat zuela ikusi zuten; arma zuri batekin egindakoa zirudien. Biktimaren anaia ere bertan zegoen, eta zauriak zituen eskuan. Antza denez, ustezko erasotzaileari arma kentzen ahalegindu zen. Ustezko erasotzailea ez zegoen bertan, baina 13:00 aldera Foruzaingoarengana joan zen.

