13 eta 15 urteko kondenak ezarri dizkiete Baionako autobus gidaria kolpatuz hil zutenei

Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra galdetu zuen bientzat.

Philippe Monguilloten heriotza salatzeko martxa, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko irailaren 22a
10:30
Entzun

Paueko Krimen Auzitegian (Okzitania) epaitu dituzte Philippe Monguillot Baionako autobus gidaria hil zuten bi gizonak, aste honetan. Epaileak atzo arratsean eman zuen erabakia: bietako bati hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio, eta besteari, hamahiru urtekoa. Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu zuen bien kontra. Auzian, hau da biei leporatzen zietena: «Indarkeria nahita erabili izana eta indarkeria horren ondorioz nahi gabe pertsona bat hil izana».

2020ko uztailaren 5ean gertatu zen erasoa; orduan, maskara derrigorrezkoa zen garraio publikoetan, eta bi gizonek uko egin zioten ezartzeari. Autobus gidaria hurbildu zitzaien, bi gizonetako bati buru kolpe bat eman zion, eta horrek hasiera eman zion borrokari. Bi gizonek bortizki kolpatu zuten Monguillot, eta, bietako batek eman zion kolpe baten ondorioz, erori eta haren buruak espaloiaren kontra jo zuen. Handik zenbait egunetara hil zen autobus gidaria, koman egon ondoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.