Nafarroako 39 udalerritan hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an

Maiatzaren 28an zerrendak osatu ez ziren udalerrietarako hauteskunde eguna finkatu du Espainiako Gobernuak: azaroaren 26a. Nafarroako 39 udalerritan ez ziren egin bozak, zerrendak ez zirelako osatu. Besteak beste, Auritzen, Burgin, Izaban eta Zubietan bozkatuko dute.

Izabako herrian azaroren 2an bozkatu dute. BERRIA
xabier martin
2023ko irailaren 25a
16:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu du Nafarroan udal hauteskundeak egin ez ziren herrietan bozetarako beste egun bat izan dezaten. Azaroaren 26an egingo dituzte udal hauteskundeak udalerri horietan, maiatzean ez zelako udal zerrendarik osatu, eta, beraz, ez zen zinegotzirik bozkatu. Hori gertatu zen, adibidez, Nafarroako 39 udalerritan: besteak beste, Ariben, Auritzen, Burgin, Ezkarozen, Garraldan, Hiriberrin, Izaban, Itzaltzun, Nabaskozen, Orbaizetan, Urzainkin, Uztarrozen, Lezaunen, Arantzan, Areson, Iturmendin, Urrozen eta Zubietan.

Hauteskunde prozesu horrek bere kanpaina izango du, gainera, Madrilgo gobernuak jakinarazi duenez. Hamabost egun izango dira aurkezten diren hautagaiek botoa eska dezaten. Azaroaren 10eko gauerdian abiatuko da kanpaina hori, eta azaroaren 24an amaituko da, ostiralarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.