Gazte bat zauritu da Urdulizen (Bizkaia), eskalatzen ari zela lurrera erori ostean. Atzo gertatu zen ezbeharra; zazpi metrotik erori eta zauri larriak egin zituen 21 urteko gazteak. Helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia).
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, istripua nola gertatu zen jakiteko.