Musika

Antton Valverderen disko berria

Hamar urte isilik egon ondoren, 'Hamabi amodio kanta' lanarekin itzuli da jendaurrera.

2007ko azaroaren 14a
12:57
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hamabi amodio kanta diskoa argitaratu berri du Antton Valverdek, hamar urtean batere atera gabe egon ondoren. Lan berria ateratzea "tokatu" egiten zela uste du Valverdek, gaur Oarsoaldeko Hitza-n egin dioten elkarrizketan dioenez. "Aspaldian zegoen gordeta ideia, eta beste mila gauzetatik libre gelditu naizenean hartu dut. Kanta hauen paperak aspalditik ditut, badira 30-35 urte".

Charles Bordesek bildutako kantak dira guztiak. "XIX. mende bukaeran etorri zen hura Euskal Herrira. Lan garrantzitsuak egin zituen: kantak eta poesiak bildu eta hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen, hark piztu zien beste zenbaitzuri honako gogoa eta grina. Askoren lanen abiapuntua izan zen".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA