Albistea entzun

Kultura

Imanol Urbieta musikari eta pedagogoak jasoko du Anton Abbadia saria

Euskarazko irakaskuntza bultzatzen eta hobetzen egin due lana saritu nahi du Gipuzkoako Diputazioak. Hain zuzen ere, euskara sustatzeko ekimenak omentzen ditu sari horren bidez.
Imanol Urbieta.
Imanol Urbieta. Urola Kostako Hitza

Berria -

2007ko azaroak 15 14:45
Imanol Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1934) musikari eta pedagogoak jasoko du datorren abenduaren 1ean aurtengo Anton Abbadia saria. Euskararen sustapenean aritu direnak omentzea du xede Gipuzkoako Diputazioak ematen duen sari horrek, eta euskarazko irakaskuntza hobetzen eta dinamizatzen aritu da urte luzez Urbieta. Filosofia eta musika ikastetak eginak ditu, baina beti herri mugimenduekin, euskararekin eta euskal kulturarekin izan du lotura. Zarauzko ikastolako irakasle izan zen lehen urteetan, eta, ondoren, musika eskola sortu zuen -gero Hernani eta Donostian ere sortuko zituen-. Musikak haurren hezkuntzan garrantzia handia du Urbietaren iduriko, eta ondorioz, bere ahalegin handienetakoa izan da arlo hori irakaskuntzan txertatzea. Baina ez musika bera ikasteko helburu soilaz, baizik eta musika ikasketa orokorreko tresna gisa txertatzeko xedez. Ildo horretatik, haurrentzako kanta ugari egin ditu, musika ikateko eta irakasteko metodoak plazaratu, eta pedagogia arloko disko eta liburu asko argitaratu ditu. Lan horren bidez egin duen ekarpena nabarmendu du Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatu eta epaimahaiko kideak: "Matematikak ikastea beti esan ohi da ez dela atsegina izaten; geografian buruz ikasi behar direla mendi eta ibaiak. baina guzti horiek errazteko eta beste modu batean ikasteko Imanol Urbietak musika ipintzen zion, eta musikaren bitartez askoz ere atseginagoa zen ikastea". Argazkian, Imanol Urbieta. (=iUrola Kostako Hitza=i)

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Miren Agur Meabe saritutako lana aurkeztu zuen egunean ©Jagob Manterola/Foku

Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du

Iñigo Astiz

‘Nola gorde errautsa kolkoan’ liburuagatik saritu dute egilea, eta 20.000 euro jasoko ditu. Euskarazko liburu batek sari hori jasotzen duen lehen aldia da

Miren Agur Meabe. ©Monika del Valle / Foku

«Gorputzaren idazketatik aldentzen ari naiz; horren isla da liburua»

Aitor Biain

Pozik eta hunkituta jaso du Espainiako Poesia Sariaren berria Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962). Bidaide izan dituen guztiei eskaini die.

Donostiako Zinemaldia | Laburpena, irailaren 20a

'Vous ne désirez que moi', 'Distancia de rescate' eta 'Crai nou' filmen aurkezpena

BerriaTB

Donostiako Zinemaldiko laugarren egunaren bideo laburpena.

Maria Valverde, Clara Llosa, Samanta Schweblin eta Dolores Fonzi, gaur, Donostian. ©Jon Urbe / Foku

Amatasunaren hariak eta izuak

Ainhoa Sarasola - Mikel Lizarralde

Claudia Llosak Distancia de rescate filma erakutsi du Sail Ofizialeko lehian. Vous ne désirez que moi (Claire Simon) eta Crai Nou (Alina Grigore) pelikulak ere aurkeztu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna