Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Politika

EAJk Ondarroako lau hautetsi alderditik kanporatu ditu, udal karguak hartu ez zituztelako

 

Berria -

2007ko abenduak 7 13:09
Ondarroako (Bizkaia) EAJren bederatzi hautetsik maiatzeko hauteskundeen ondoren udal karguak ez zituzten hartu -EAE-ANV izan zen irabazle bozetan, baina Espainiako auzitegiek baliogabetua zeukaten-, haietatik lau dira alderdiaren afiliatuak, eta EAJren auzitegiak lau horiek alderditik kanporatzea erabaki du, gaur Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez. EAJk ez du ezeztatu edo baieztatu albistea, gaia barne mailakoa dela argudiatuta. Bizkaiko afiliatu jeltzale batek alderdian kasua salatzean heldu dion gaiari auzitegiak, eta orain hartu du erabakia. Herrialdeko auzitegiak berretsi beharko du, eta gero nazionalak. EAE-ANVk Ondarroan ere hauteskundeetan "iruzurra" egon zela salatu zuen, eta bere zinegotziek udal aulkiak bereganatu behar zituela. Ez diete utzi, eta horrek tentsioa eragin du herrian. Aitor Maruri izan zen Ondarroako EAJren alkategaia maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan. 2003-2007 bitartean Maruri bera izan zen alkate -orduan ere baliogabetua izan zen ezker abertzalearen plataforma-. EAJren afiliatua da hura. Ondarroako zinegotzi denek erabaki zuten ekainean kargua ez hartzea, PPrenak izan ezik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeaketa batzordea sortu zuen gero. Felix Aranbarri (EAJ) jarri zuten batzordeko lehendakari. EAE-ANVk kritikatu egin du batzordea sortu izana, "ez duelako herria ordezkatzen".

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristek Bilboko Juan de Garay kuartel militarraren eraispen lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Foro Sozialak antolatutako mahai inguruko partehartzaileak, herenegun, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Aitortzarako bide bat» zabaldu du Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak

Julen Aperribai

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak biktima horien aitortzan batzordeak egindakoa goretsi du. Lan hori trabatzeko mekanismoak martxan direla ohartarazi du.

EH Baiko kideak, uztailean, kongresuaren aurkezpenean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ezkerreko abertzale guziak biltzeko gai izan nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Bihar eginen du lehen kongresua ezkerreko abertzaleen mugimenduak, eta ondoko urteetarako bide orri politikoa bozkatuko dute. «Parte hartze handia» nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...