Albistea entzun

Mundua

EBko Erreforma Ituna gaur sinatu dute Lisboan

Datorren urtean herrialde guztiek berrestea da helburua, eta 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean jartzea.

Berria -

2007ko abenduak 13 14:24
EB Europako Batasuneko (EB) Erreforma Ituna gaur sinatu dute 27 kideek, Lisboan. Sinatu ondoren, datorren urtean zehar herrialde guztiek berrestea da helburua. Horrela, 2009ko urtarrileko lehen egunean sartuko litzateke indarrean. EBko gobernuburu denak izan dira sinatze ekitaldian, Gordon Brown Erresuma Batukoa izan ezik. Frantziako eta Herbehereetako herritarrek ezezkoa eman zioten Europako Konstituzioari duela bi urte. Horregatik, Konstituzioa beharrean, Erreforma Ituna idazten hasi ziren Europan. Konstituzioaren oinarria mantentzen saiatu dira, dena den. Hori bai, oraingoan ez dituzte erreferendumak egingo ituna berresteko. Irlandan galdeketa egingo dute, baina Konstituzioak horretara behartzen duelako. Erresuma Batuko eta Poloniako parlamentariek, ordea, herritarrei kontsulta egiteko eskatu dute. Bruselan, gainera, "erreferendumaren aldeko kanpaina" hasi dute, "ezin baita ituna onartu, herriak berresten ez badu".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Txertoa hartzeko ilarak, Londresen. / ©Andy Rain, EFE

Txertatzera behartzeak «azken aukera» behar duela izan adierazi du OMEk

Arantxa Elizegi Egilegor

Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du Europan eta Asia erdialdean delta aldaera dela oraindik ere zabalduen dagoena. Austriak igandean amaituko du itxialdia.

Putin, eta Biden, pantailan, gaurko bilera hasi aurretik ©MIKHAEL METZEL / EFE

Ukrainan tentsioa baretzeko eskatu dio Errusiari Mendebaldeak

Igor Susaeta

AEBek ohartarazi diote Moskuri NATOk Europa ekialdean dituen baliabide militarrak indartuko dituela, Errusiak Ukraina inbaditzen badu. Biden eta Putin bilduta daude auziaz hitz egiteko.

Fronte Polisarioaren soldaduak joan den urrian Mahbesen, Mendebaldeko Saharan. / ©Manuel Lorenzo, EFE

Polisarioak ohartarazi du «Marokoren krimenek» ezinezko egiten dutela irtenbide baketsu bat

Arantxa Elizegi Egilegor

Saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Genevan, ostiralean, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean. Salatu dute Sultana Khaia ekintzaileak urtebete baino gehiago daramala etxean preso, eta asteburuan eraso egin ziotela Marokoko segurtasun indarrek.

Matxino huthi batzuk hileta batean, atzo. ©YAHYA ARHAB / EFE

Saudi Arabiak gidatutako koalizioak eta matxino huthiek elkarri eraso egin diote

Igor Susaeta

Nazioarteko koalizio militarrak leporatu die matxinoei Riadeko auzoetara misilak jaurtitzea. Huthiek adierazi dute Saudi Arabiaren petrolio enpresa publikoaren instalazioari eraso egin diotela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.