'Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?' mahaingurua BERRIA.INFOn zuzenean, 19:00etan

2008ko urtarrilaren 23a
17:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa? galdera gai hartuta mahaigurua egingo da gaur arratsaldean Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Foroak antolatuta, eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Olatz Osa (Elkar argitaletxeko zuzendaria), Mikel Iturria (kultur teknikaria), Iñaki Gomez (Eusko Jaurlaritza. Kultura sortu eta zabaltzeko zuzendaria), Kike Amonarriz (ETBko aurkezlea) eta Eneko Olasagastik (ekoizlea, zuzendaria eta aktorea) hartuko dute parte mahaiguruan.

Ekitaldia irekia izango da joan nahi duen guztiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.