Albistea entzun

Ekonomia

EAk erretiratu du CANeko hautagaitza

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak ez zeukan NaBairen onespenik Nafarroako Kutxako administrazio kontseiluko kide izateko. Haren ustez, koalizioak "irudi negatiboa" eman du.

Berria -

2008ko apirilak 9
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidente eta NaBaiko parlamentarioak erretiratu egin du CAN Nafarroako Kutxako administrazio kontseilurako hautagaitza, gaur berak jakinarazi duenez. Izan ere, ez dauka Nafarroa Bai koalizioko kide Aralar eta EAJren oniritzirik -Aralarrek atzo gauean egin zuen ofizial kontra zegoela-. EAk lehengo astean aurkeztu zuen hautagaitza, NaBairen onespenik gabe. Kutxako batzarra 30 lagunek osatzen dute, eta horietatik bost Nafarroako Parlamentuak aukeratzen ditu, alderdiek beren hautagaiak aurkeztu ondotik. NaBai koaliziori dagokionez, EAJk eta Aralarrek Juan Carlos Longas NUPeko ekonomia arloko kidea aurkeztu nahi zuten. EAk eta Batzarrek, aldiz, "soslai politikoagoa eta abertzaleagoa" zuen norbait. Koalizioko alderdiek hainbat bilera egin zituzten, baina ez ziren jarri ados. Ramirezek gaur esan du "zintzotasun politikaz" aritu dela hautagaitza erretiratzean, eta iruditzen zaio "irudi negatiboa" eman duela koalizioak. Atzo bezala, NaBairen "antolaketaz" hitz egiteko premia ikusten duela adierazi du. "Estrategia ideologikoaz eta instituzionalaz" aritzeko beharra dagoela iritzi dio, "barne koherentzia indartzeko".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sanchez Galan, laugarrena ezkerretik, Espainiako Auzitegi Nazionalera iristen, atzo. ©ZIPI / EFE

Sanchez Galanek Villarejoren biktima gisa aurkeztu du bere burua epailearen aurrean

Jokin Sagarzazu

Iberdrolako buruak inputatu gisa deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionalean, komisarioaren espioitza auziekin lotuta. Esan du berak ez zuela baimenik eman

Espainiako banku txarrak salgai dituen etxebizitza batzuk. ©BERRIA

Sareben etxe guztien %0,3 baizik ez daude salgai Euskal Herrian: 139

Xabier Martin

Estatuak 'banku txarraren' kontrola hartu du. Ia 35.000 milioiko zorra dauka oraindik kitatzeko

Jose Maria Aristrain, eskuinean, haren argazki publiko baten batean. ©Berria

Jose Maria Aristrain enpresaburua errugabetzat jo dute

Iker Aranburu

Madrilgo fiskaltzak 52 urteko espetxe zigorra eskatu zuen haren aurkako epaiketan, baina epaileek ez dute deliturik frogatutzat jo.

Urtarrilaren 30erako mobilizatzera deitu duten sindikatuetako ordezkariak, atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Grebarik ezean, manifestazioa

Imanol Magro Eizmendi

ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek lan erreformaren aurkako mobilizazio bateratuak antolatu dituzte hilaren 30erako. Ezustekorik ezean, deialdiak bidea itxiko lioke lanuzte orokor bati

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.