Ekonomia

EAk erretiratu du CANeko hautagaitza

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak ez zeukan NaBairen onespenik Nafarroako Kutxako administrazio kontseiluko kide izateko. Haren ustez, koalizioak "irudi negatiboa" eman du.

2008ko apirilaren 9a
19:03
Entzun
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidente eta NaBaiko parlamentarioak erretiratu egin du CAN Nafarroako Kutxako administrazio kontseilurako hautagaitza, gaur berak jakinarazi duenez. Izan ere, ez dauka Nafarroa Bai koalizioko kide Aralar eta EAJren oniritzirik -Aralarrek atzo gauean egin zuen ofizial kontra zegoela-. EAk lehengo astean aurkeztu zuen hautagaitza, NaBairen onespenik gabe.

Kutxako batzarra 30 lagunek osatzen dute, eta horietatik bost Nafarroako Parlamentuak aukeratzen ditu, alderdiek beren hautagaiak aurkeztu ondotik. NaBai koaliziori dagokionez, EAJk eta Aralarrek Juan Carlos Longas NUPeko ekonomia arloko kidea aurkeztu nahi zuten. EAk eta Batzarrek, aldiz, "soslai politikoagoa eta abertzaleagoa" zuen norbait. Koalizioko alderdiek hainbat bilera egin zituzten, baina ez ziren jarri ados.

Ramirezek gaur esan du "zintzotasun politikaz" aritu dela hautagaitza erretiratzean, eta iruditzen zaio "irudi negatiboa" eman duela koalizioak. Atzo bezala, NaBairen "antolaketaz" hitz egiteko premia ikusten duela adierazi du. "Estrategia ideologikoaz eta instituzionalaz" aritzeko beharra dagoela iritzi dio, "barne koherentzia indartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.