Gizartea

Bardeetako Batzordeak ez daki Espainiako Gobernuak hitzarmena berritu nahi duen

Atzo Carme Chacon Defentsa ministroak zioen tiro eremua "ezinbestekoa" dela Espainiako armadarentzat.

2008ko maiatzaren 15a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Bardeetako (Nafarroa) Batzordeak ez daki Espainiako Gobernuak hitzarmena berritu nahi duen edo ez, nahiz eta atzo Carme Chacon Defentsako ministroak Espainiako Kongresuan esan zuen asmo hori dutela, "tiro eremua ezinbestekoa delako armadarentzat".

Aurten bukatuko da hitzarmena, abenduaren 31n, eta hainbat eragile akordioa berritzearen kontra azaldu dira.

Jose Antonio Gaiarre Bardeetako Batzordeko presidenteak dio, "oraingoz", negoziaketarik ez dutela egin Espainiako Gobernuarekin. "Guk ez dugu pausorik eman eta inork ez digu ezer esan". Hiru aukera aurreikusten ditu Gaiarrek: "Armadak aldegitea, akordioa lortzea edo guri lurra kentzea".

Batzorde horrek dauka ahalmena negoziatzeko, ez Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.