Albistea entzun

Abel Ariznabarreta, Nagore Amondarain, Alazne Iruretagoiena eta Kristina Berasain, EKTko kontseilari berriak

 

Berria -

2008ko ekainak 21 17:11
2003ko akziodunen batzarrean onartu bezala, orain arte 11 kidek osatu dute EKTko Administrazio Kontseilua. Lehen kontseilua eratu zenetik bost urte bete direnez, orduan izendatutakoak aldatu eta berriro izendatzea egokitu gaurko batzarrean. Hala, bost urte bete dituztenen artean, zeregin berean jarraituko dute aurrerantzean Joxan Lizarribarrek, Joanmari Larrartek eta Pello Zabalak. Geroago sartutako Rebeka Arrarasek eta Maixan Merkapidek ere kide izaten jarraituko dute. Aldiz, Mertxe Petralandak, Estitxu Breñasek, Xabier Kintanak, Joxemari Sorsek, Elene Barandiaranek eta Gotzon Hermosillak kargua utzi dute gaur. "Urteotan egindako lanagatik eskerrik beroenak" eman dizkie guztiei Lizarribarrek. Nestor Basterretxearen lan baten serigrafia eman diete kargua utzitako bakoitzari, oroigarri gisa. Haien lekua lau kide berrik beteko dute aurrerantzean: Abel Ariznabarreta, Nagore Amondarain, Alazne Iruretagoiena eta Kristina Berasainek. Gaur hartu dute kargua, akziodunen batzarrak ontzat jotzean proposamena. =bAbel Ariznabarreta.=b Diman (Bizkaia) jaio zen, 1952. urtean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Historian Lizentziatua. EHUko irakaslea da gaur egun. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordea eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izan zen aurreko legegintzaldian. =bNagore Amondarain.=b Arantzazun (Bizkaia) jaio zen, 1979. urtean. Euskal Filologian lizentziatua. Arabako Ikastolen Elkartean dihardu lanean gaur egun. BERRIAko zutabegilea da. =bAlazne Iruretagoiena.=b Anoetan (Gipuzkoa) jaioa 1972. urtean. Soziologia Ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Iragarri agentzia komertzialeko telemarketin arduraduna da. =bKristina Berasain.=b Lizarran (Nafarroa) jaio zen, 1973. urtean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Kazetaritzan Lizentziatua. BERRIAko Mundua saileko arduraduna da gaur egun. Aurretik =iDiario de Noticias=i, =iEgin=i, EITB, TVEn eta =iEgunkaria=i-n aritu zen kazetari lanak egiten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.