Albistea entzun

Alliot-Mariek ez du argitu nahi izan Batasuna legez kanporatzeko urratsa den

 

Berria -

2008ko irailak 24
Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiakoak agerraldia egin dute gaur elkarrekin, Toulonen (Frantzia) droga trafikoaren kontrako zentro bat sortzeko egitasmoa aurkezteko. Baina proiektu hori ez ezik, azken orduetako atxiloketak ere mintzagai izan dituzte. Rubalcabak gaurko operazioari buruzko zenbait xehetasun eman ditu, hala nola, gaur atxilotutako lau lagunek EHAKrekin zerikusia dutela agertu du. Gai horri buruz mintzatzeko uzkurrago ibili da Alliot-Marie, baina aipatu behar izan du kazetari batek atxiloketa horiek Batasuna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian legez kanpoko uzteko lehen urratsa ote diren galdetu dionean. Nolanahi ere, ez du argitasun handirik eman: gai hori ezin duela Barne Ministerioak soilik erabaki erantzun du, baizik eta erabaki judizial bat denez bere eskumenetik kanpo geratzen dela. "Erabaki hori ez dago soilik Barne Ministerioaren menpe, baizik eta erabaki judizial bat da; beraz, lege erabaki bat", adierazi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.