Alliot-Mariek ez du argitu nahi izan Batasuna legez kanporatzeko urratsa den

2008ko irailaren 24a
15:57
Entzun
Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiakoak agerraldia egin dute gaur elkarrekin, Toulonen (Frantzia) droga trafikoaren kontrako zentro bat sortzeko egitasmoa aurkezteko. Baina proiektu hori ez ezik, azken orduetako atxiloketak ere mintzagai izan dituzte.

Rubalcabak gaurko operazioari buruzko zenbait xehetasun eman ditu, hala nola, gaur atxilotutako lau lagunek EHAKrekin zerikusia dutela agertu du. Gai horri buruz mintzatzeko uzkurrago ibili da Alliot-Marie, baina aipatu behar izan du kazetari batek atxiloketa horiek Batasuna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian legez kanpoko uzteko lehen urratsa ote diren galdetu dionean.

Nolanahi ere, ez du argitasun handirik eman: gai hori ezin duela Barne Ministerioak soilik erabaki erantzun du, baizik eta erabaki judizial bat denez bere eskumenetik kanpo geratzen dela. "Erabaki hori ez dago soilik Barne Ministerioaren menpe, baizik eta erabaki judizial bat da; beraz, lege erabaki bat", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.