Albistea entzun

Politika

Ziarreta: "Mugimendu subiranista erraldoia sortu beharko litzateke"

EAEko hauteskundeei begira, EAJrekin hitz egiteaz gain, Batasunarekin eta Aralarrekin ere egongo direla esan du EAko lehendakariak.

Berria -

2008ko urriak 1 13:23
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak igandean jakinarazi zuen laugarrenez segidan Juan Jose Ibarretxe proposatuko diela euren afiliatuei Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izateko, eta jendea EAra begira hasi da, atzera koalizioa osa dezaketela-eta. Unai Ziarreta EAko lehendakariak ez du aukera hori baztertzen, gaur Euskadi Irratian esan duenez, baina aukera bakarra hori ez dela gaineratu du. "Mugimendu subiranista erraldoia sortu beharko litzateke", esan du. "Oso pozik gaude Jaurlaritzan [EAJ eta EBrekin]. Gauzak oso ondo egin ditugu, eta Ibarretxek inplikazio handia erakutsi du herri hau aurrera eramateko. Nola ez, hurrengo hauteskundeei begira EAJrekin hitz egingo dugu, baina beste aukera batzuk ere badaude". Gaur =iEl Pais=i-ek argitaratu du Batasunarekin eta Aralarrekin egotekoa dela EA, eta Ziarretak esan du hala dela. Batasunarekin lankidetzan aritzeko, ETAk indarkeria behin betiko bukatzeko konpromisoa agertu behar duela dio EAko buruak. EAEko bozei begira "otsailetik-edo" lanean ari direla adierazi du -2009ko martxoan izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeak-, baina ez zaiola iruditzen orain balizko koalizioen kontua denik lehentasuna. "Legealdia bukatu behar da, erabaki eskubidearen gaia hor dago... Alderdi barruan lasai-lasai ari gara hizketan hauteskundeez, eta ikusiko dugu gure jendeak zer esaten duen". "Erabaki eskubidea eztabaidaren erdian kokatu" dutela-eta, gustura dago EA, eta bide horretan segitu behar dela iritzi dio alderdiko lehendakariak. "Ate bat ixten badigute -Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bezala-, beste bat bat irekitzen saiatuko gara". Bide horretan garrantzitsua iruditzen zaio indarrak metatzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Ukullu, atzo, RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiko lehen bilkuran. ©Luis Tejido / EFE

Urkulluk «ahotsa eta erabakia» nahi ditu EBn

Berria

RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiak «beste gobernantza eredu bat» nahi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...