Albistea entzun

Mundua

Gineako presidentea hil da, eta armadak Gobernua desegin du

Gaixotasun baten ondorioz zendu da Lansana Conte.

Berria -

2008ko abenduak 23
Lansana Conte Gineako presidentea hil da, Abubacar Sompare Asanblea Nazionaleko buruak jakinarazi duenez. Ondoren, Gineako armadak gobernua desegin du, eta Konstituzioa bertan behera utzi du. Gaixorik zegoen Conte, diabetesak jota, eta horren ondorioz zendu dela zabaldu dute. Oraindik ez daude argi heriotzaren inguruko xehetasunak. 74 urterekin zendu da. Estatuko irratian eginiko adierazpenetan, armadako kapitain Mussa Dadis Camarak jakinarazi du "kontsulta kontseilua" osatuko dutela presidente zenaren tokia hartzeko. Kontseilu hori zibilek eta militarrek osatuko dute, eta Garapenerako eta Demokraziarako Kontseilu Nazionala izena jarri diote. Camarak gaineratu duenez, Estatuko instituzioak ez dira gai izan herrialdeak pairatu izan dituen eta pairatzen dituen krisiak konpontzeko. "Gaurko egunez, Konstituzioa bertan behera utzi dugu, baita jarduera politiko eta sindikala ere. Gobernua eta Errepublikako instituzioak deseginda geratu dira", zehaztu du armadako kapitainak, eta behin-behineko gobernuburu militar bat ezarriko dutela azaldu du; lehen ministro gisa, aldiz, zibil bat izendatuko dute, eta gobernua "orekatua" izango da etnien aldetik. Haren iritziz, "ezinbestekoa" zen zerbait egitea ekonomia hobetzeko eta ustelkeriari aurre egiteko, herrialdea "oso egoera txarrean dagoelako". Iturri militar batzuen arabera Camara armada osoaren izenean hitz egin du, baina hori ez dute iturri independenteek oraindik baieztatu. Camara armadako erregai hornidurako unitateko kapitaina da. Lehenago, Ahmed Tidian Suare lehen ministroak "lasaitasun eta moderaziorako" deia egin du, eta Camararen aldeko "40 eguneko dolualdi nazionala" deklaratu du. "Defentsa eta segurtasun indarrei eskatzen diet gure mugetako segurtasuna bermatzeko eta lurraldean lasaitasuna mantentzeko, buruzagi txit gorena zenaren omenez". Beste iturri batzuen esanetan, kaleetan lasaitasuna da nagusi, "baina ezohiko lasaitasuna" da, BBCko berriemaile Alhassan Silak Conakry hiriburutik adierazi duenez. Halere, ez dute kaleetan soldadu edo tankerik ikusi. Hildako agintariak 1984an lortu zuen boterea, militar batzuekin batera estatu kolpea emanda, eta polemikaz beteriko hiru hauteskunde irabazi zituen. 2007ko otsailean kontsentsuzko lehen ministroa izendatzea onartu zuen, sindikatuek eginiko protesta handien ondoren. Piztutako liskarren eta Poliziaren esku-hartzearen ondorioz orotara 100 lagun hil ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gazte batzuk koronabirus proba egiteko zain, Moskun. ©MAXIM SHIPENKOV / EFE

Egunean mila hildakotik gora eragiten ari da COVID-19a Errusian

Arantxa Elizegi Egilegor

Moskun, oinarrizkoak ez diren zerbitzuak ixteko agindu dute azaroaren 7ra bitartean. Erresuma Batuan beste 40.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte hamargarren egunez
Letoniako armadako soldadu bat, Bielorrusiarekiko mugan, burdin harizko hesi labanaduna altxatzen. ©VALDA KALNINA / EFE

Zigor gehiago Bielorrusiari

Gorka Berasategi Otamendi

Bruselak Lukaxenkoren gobernuaren kontrako neurri «murriztaileagoak» hartuko ditu, migratzaileei EBrako bidea errazteagatik. Mugetan hesiak finantzatzearen aurka mintzatu da Von der Leyen
 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».
Guantanamoko atxilotze gunearen aurkako protesta bat, 2019an. ©EFE

AEBetako epaile batek ebatzi du preso bat legez kanpo dutela Guantanamon

Igor Susaeta

Asadullah Haroon Gul afganiarrak hamalau urte daramatza preso gune horretan. Magistratu federal batek defentsaren 'habeas corpus'-a onartu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.