Albistea entzun

Espainiak manifestari bati 170.000 euro ordaindu beharko dizkio, Estrasburgoren aginduz

Espainiako Poliziak 1991n lesio larriak eragin zizkion Mikel Iribarreni euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio batean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hartu du erabakia, aho batez.

Berria -

2009ko urtarrilak 8
Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuari gaur jarri dion zigorraren arabera, honek Mikel Iribarren nafarrari 170.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, Espainiako Poliziak kezko pote bidez Iruńean 1991n euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio batean lesio larriak eragin zizkiolako. Iribarrek lesio horregatik ondorio fisikoak izan ditu: 459 egun behar izan zituen osatzeko eta %37ko elbarritasuna ere badu. Espainiak hurrengo hiru hilabeteetan ordaindu beharko du zigorra. Aho batez hartu du erabakia auzitegiak. Haren ustez, lesio larriak izateaz gain, Iribarrenek bere garaian ez zuen "epaiketa justua" izan. Espainiako Auzitegi Nazionalak 1998an Iribarrenek 60.000 euroko kalte-ordaina jaso behar zuela ebatzi zuen, baina 2003ko urtarrilean bertan behera utzi zuen neurria Gorenak, Poliziaren alde eginda. Iribarrenek Konstituzionalera jo zuen, eta honek, 2003ko urrian, ez zuen aintzat hartu salaketa. Nafarrak 2003ko azaroaren 14an jarri zuen salaketa Europan, eta 350.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Enrique Maia IruƱeko alkatea. ©IƱaki Porto / EFE

IruƱeko alkatea arbuiatzeko adierazpena aurkeztuko du EH Bilduk

Berria

Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi dio koalizioak Enrique Maiari.

Altsasuko gazteen alde egindako mobilizazio bat, 2019ko urrian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Estrasburgok ez du aintzat hartu Altsasuko auziko gazteek egindako salaketa

Gotzon Hermosilla

Auziak Europan izan zezakeen bide judiziala amaitu egin da. Gizarteak emandako babesa nabarmendu du Altsasu Gurasoak plataformak

<em>Mozal legearen</em> aurka egindako protesta bat, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Mozala nola kendu

Iosu Alberdi

Kongresuko Barne Gaietarako Batzordera iritsi da 'mozal legea' erreformatzeko proposamena. Indar parlamentarioen lana izango da orain aldaketen nondik norakoak eztabaidatu eta adostea.

EH Bildu eta PSE-EE bildu dira gaur, Bilbon ©Amaya Diaz-Emparanza

Anduezak adierazi du ez duela proiekturik partekatuko EH Bildurekin, ETA gaitzetsi arte

Oihane Puertas Ramirez

Anduezak uste du bi alderdiek zenbait herritan dituzten akordioak «puntualak» eta positiboak direla, baina ez du uste egoera egokia denik «pisuzko akordioak» egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.