Lan istripua

Langile bat hil da Gernika-Lumon, babes ofizialeko etxeen lanetan plaka bat gainera jausita

Beste behargin bat zauritu egin da ezbehar berean, Santa Luzia auzoan. 52 urte zituen hildakoak.

2009ko otsailaren 9a
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Behargin bat hil da gaur eguerdian Gernika-Lumon (Bizkaia), lanean ari zela. Santa Luzia auzoan izan da istripua, Lugorri kalean, 11:55ak aldera, eta beste langile bat zauritu egin da -Galdakaoko erietxera eraman dute-.

Busturialdekohitza.info-k webguneak dioenez, 52 urte zituen beharginak eta Udalak sustatutako babes ofizialeko etxeetan ari zen beharrean, enkofratuari eusten dion plakari eusten. Gainera jausi zaio plaka. Istripua izan ostean, anbulantzia iritsitakoan langilea suspertzen saiatu badira ere, ezin izan diote bizia salbatu. Jatorriz atzerritarra da hildakoa.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den zazpigarren behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.