Albistea entzun

18/98 auzia

18/98 auzian bermepean aske daudenetatik zortzi espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

Joxemi Zumalabe Fundazioko bederatzi kideei Auzitegi Gorenak jakinarazi die absolbitu egingo dituztela. Auzitegi Nazionalak bere aldetik gainontzeko piezetan bermepean aske zeuden zortzi auzipetuak atxilotzeko agindu du, Natale Landa izan ezik -Ekin-en auzipetua-. Atxiloketak salatzeko kontzentrazioak egingo dituzte Hernanin eta Bergaran (Gipuzkoa), 20:00etan.

Berria -

2009ko apirilak 30
=l18/98==http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-03-20/010/003/Apirilaren_20an_hasiko_da_1898koen_helegiteak_aztertzeko_auzi_saioa._Defentsak_guztiak_libre_uzteko_eskatuko_du_eta_Goreneko_fiskalak_bost_absolbitzeko_eta_beste_33ri_zigorra_jaisteko.htm=l auziko defentsen helegiteak aztertu eta gero, Auzitegi Gorenak Joxemi Zumalabe Fundazioko bederatzi kideak absolbitzea erabaki du, nahiz eta oraindik ez duen epaitza publiko egin. Beraz, Natale Landa, Iñaki O'Shea Artiñano, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Sabino Ormazabal, Mikel Aznar, Olatz Altuna eta Migel Angel Zuloaga zigorgabetuak geratu dira. Natale Landa Ekin-en auzipetua dago. Auzitegi Nazionalak bere aldetik gainontzeko piezetan bermepean aske daudenetatik zortzi atxilotzeko agindu du, Natale Landa izan ezik -Ekin-en auzipetua-. Izan ere, Auzitegi Gorenak atzo iragarri zizkion absoluzioak Auzitegi Nazionalari, baina ez zion ezer esan auzian zigortutako gainerako auzipetuei buruz. Beraz, Auzitegi Nazionalak uste izan du Gorenak kartzela zigorrei eutsi egingo diela, eta beraz, bermepean aske zeuden zortzi kideak atxilotzeko agindu zuen atzo. Guardia Zibilak bart gauean eta gaur goizean egon ditu aipaturiko atxiloketak, Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian. Horien aurka baldintzarik gabeko behin-behineko kartzela zigorra agindu du. Elena Beloki -Xakiko kide ohia- eta Iñaki Zapiain -=iEgin=i-eko administrazioko burua izandakoa eta =iGara=i-ko langilea- Hernanin (Gipuzkoa) atxilotu dituzte; Juan Mari Mendizabal -KAS-eko liberatua- Elgoibarren (Gipuzkoa); Inma Berriozabal -=iEgin=i-eko kidea izandakoa- Zegaman (Gipuzkoa); Jabier Salutregi -=iEgin=i-eko zuzendari ohia- Donostian; eta Xabier Otero -Erigane sozietatearen sortzaileetako bat- Agoitzen (Nafarroa). Guztiak bart gauean atzeman zituzten. Gaur goizean, berriz, Jose Luis Elkoro -=iEgin=i-en editorea zen Oraineko presidente ohia- atxilotu dute Bergaran (Gipuzkoa) eta Juan Pablo Diegez -Gadusmarreko administratzailea- Bermeon (Bizkaia). Atxiloketak salatzeko kontzentrazioak egingo dituzte Hernanin eta Bergaran (Gipuzkoa), 20:00etan. Iturri juridikoek ziurtatu dutenez, Auzitegi Gorenak hurrengo astean emango du ziurrenik helegiteei buruzko epaia. 525 urteko espetxe zigorra ezarri zien 18/98 auziko 47 lagunei Espainiako Auzitegi Gorenak 2007an. Zigor horiek jakin bezain laster, helegiteak aurkeztu zituzten defentsak. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak eraman zuen auzia Auzitegi Nazionalean izandako luzeena da. Ekin, KAS, Xaki eta =iEgin=i-en aurkako epaiketa izan zen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Angel Berrueta oroitzeko ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute

Iosu Alberdi

Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin.

Asier Ezeiza, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ZIPI / EFE

Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Berria

ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute.

Kalparsoro oroitzeko ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Xabier Kalparsororen heriotzari buruzko informazioa «herritarren esku» jarri dute webgune batean

Iosu Alberdi

Zumaiako Hegiak elkarteak osatu du, «egia ofizialaren faltan», heriotza haren inguruko informazioa jaso eta plazaratzeko.

Frederique Espagnac eta Max Brisson —ezkerrean— artxiboko argazki batean. ©BOB EDME

Espagnac, Brisson eta Saint Pe izanen dira Frantziako Senatuan ordezkari

Ekhi Erremundegi Beloki

Igandean iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Aurkeztu diren bederatzi zerrenden artean, orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin dute hautetsiek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...