txirrindularitza

Pedro Horrillo komatik irten da

Larunbatean Giroan amildegi batetik erori eta buruan kolpea hartu zuen. Izterrezurra eta belaunezurra puskatu zituen. Gaur atseden eguna dute itzulian.

2009ko maiatzaren 18a
13:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Pedro Horrillo (Ermua, Bizkaia; 1974) txirrindularia komatik irten da. Pasa den larunbatean Italiako Giroko zortzigarren etapan amildegi batetik erori ostean, buruan kolpea hartu zuen eta izterrezurra eta belaunezurra hautsi zituen. Bergamoko (Italia) ospitalera eraman zuten. Rabobank taldeko txirrindulariak besoak eta hankak mugitzen ditu eta hori seinale ona dela adierazi dute medikuek.

Atzo izterrezurrean eta belaunezurrean ebakuntza egin zioten. Ermuako txirrindularia lagunduriko arnasketarekin dago ospitalean.

Giroan gaur atseden eguna dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.