Pedro Horrillo (Ermua, Bizkaia; 1974) txirrindularia komatik irten da. Pasa den larunbatean Italiako Giroko zortzigarren etapan amildegi batetik erori ostean, buruan kolpea hartu zuen eta izterrezurra eta belaunezurra hautsi zituen. Bergamoko (Italia) ospitalera eraman zuten. Rabobank taldeko txirrindulariak besoak eta hankak mugitzen ditu eta hori seinale ona dela adierazi dute medikuek.
Atzo izterrezurrean eta belaunezurrean ebakuntza egin zioten. Ermuako txirrindularia lagunduriko arnasketarekin dago ospitalean.
Giroan gaur atseden eguna dute.
txirrindularitza