Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

MunDUA

Ginea Bissauko presidentegai bat eta Defentsa ministro ohia hil dituzte

Hainbat tiro bota dizkiote Baciro Davo lehendakarigaiari, etxean. Ondoren herrialdeko segurtasun zerbitzuko kideek ministro ohia hil dute. Hilaren 28an egingo dituzte hauteskundeak. Martxoaren 2an Joao Bernardo Vieira presidentea hil zuen armadak.

Berria -

2009ko ekainak 5
Baciro Davo Ginea Bissauko presidentegaietako bat hil dute gaur, tiroz, han. Haren etxean egin dute atentatua, eta hainbat tiro bota dizkiote "identifikatu gabeko gizonezko batzuek", Ginea Bissauko irrati kate batek esan duenez. Ordu batzuetara beste hilketa bat izan da: Ginea Bissauko segurtasun zerbitzuko kideek Helder Proenca Defentsa ministro ohia hil dute. Estatu kolpea emateko nahia zuela egotzi diote. Hilaren 28an hauteskundeak egingo dituzte. Martxoaren 2an Joao Bernardo Vieira presidentea hil zuten armadako kideek. Itxura guztien arabera, mendekua izan da. Izan ere, egun bat lehenago, Batista Tagme Na Waie armadako burua hil zuten, eta Zamora Induta armadako ordezkariak Na Waieren hilketan zerikusia izatea leporatu zioten presidenteari. Buruzagi militarraren eta Vieiraren arteko harremana ez zen ona. 1,4 milioi lagun bizi dira Ginea Bissaun, eta Senegal eta Ginea artean dago. Munduko herrialde txiroenetakoa da, eta 1974an independentzia lortu zuen arte Portugalen kolonia izan zen. Hain zuzen ere, Portugalgo Gobernuak presidentearen heriotza deitoratu zuen. Era berean, adierazi zuen ezinbestekoa dela herrialdeko agintari politiko eta militarrek Konstituzioa errespetatzea. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak zioen Europako Batasuna prest dagoela Ginea Bissauk egiten dituen erreforma demokratikoei babesa emateko; bereziki, segurtasunari.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...