Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Iniziatiba Internazionalista helegitea sartzear da, bere milaka boto kontatu gabe geratu direlakoan

Ezker abertzaleak babestutako hautagaitzak atzo gutxienez beste 11.600 boto lortu zituen, han eta hemen egindako salaketen arabera.

2009ko ekainaren 8a
18:48
Entzun
Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak atzo egunean zehar salatu zuen irregulartasunak gertatu zirela Europako Legebiltzarrerako hauteskunde egunean, eta helegitea sartzear da, bere boto paperak-eta falta zirelako eta bere milaka boto kontatu gabe geratu direlakoan. Haren webgunean egindako zuzeneko kontakizunean datu ugari eman dute irakurleek handik eta hemendik.

Ezker abertzaleak babestutako hautagaitza horren boto batzuk ez zituztelako kontatu, besteak baliogabe edo txuri jo zituztelako, edota beste talde batzuen (DN, PACMA, MSRA, UCE, UNA, POSI...) zakura bota zituztelako, Zumarragan Iniziatiba Internazionalistak 219 boto gehiago jaso zituela esan dute, Amezketan 113 (haren boto denak -herrian gehiengoa- POSIri eman dizkiotela salatu dute), Tolosan 72, Zallan, 30, Sopelan 97, Soraluzen 73, Bermeon 48, Arrigorriagan 32, AbadiƱon 64, Villabonan 78, Mendaron 54, Usurbilen 10, Eibarren 68, Elgoibarren 60, Errenterian 100, Mungian 30. Horiek zenbatuta, 1.148 boto lirateke.

Euskal Herritik kanpo ere egon dira salaketak: Gandian 100 boto gehiago jaso zituela Iniziatiba Internazionalistak, Gaztela-Leonen 2.365 boto kontatu gabe geratu zirela, Madrilen beste 7.374 liratekeela, Castellon 100, Alhaurin de la Torren 600. Horiek dira Espainiako Estatuko jendaurreko salaketak. Zenbatuta, 10.539 boto gehiago lirateke (aurreko haiek gehituta, 11.687). Hautagaitzaren boto paperak ere falta zirela jakinarazi dute Vigotik, CoruƱatik...

Iniziatiba Internazionalistak, datu ofizialen arabera, Euskal Herrian 138.266 boto lortu zituen atzo, eta beste 37.000 Espainiako Estatuan. 175.520 boto denera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.