Iunus-bek Ievkurov Ingushetiako presidentea zauritu egin dute gaur, atentatuan, autoan zihoala. Errepidean jarritako bonba zartarazi dute erasoaren egileek, Ingushetiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, presidentea zihoan autoa ondotik pasatu denean. Mussa Pliev Gobernuko bozeramaileak dio larri dagoela Ievkurov.
Presidentearen bizkartzain bat hil egin da, Plievek esan duenez, eta beste hiru zaurituta daude.
Herrialdeko hiri handienean egin dute atentatua: Nazranen.
MunDUA