Noiz sortua: 2009-06-30 18:53:58

Politika

Batasunaren legez kanporatzearen alde azaldu da Europako Auzitegia

Giza Eskubideen auzitegiko Ganbera Txikiak hartu du erabakia, aho batez. Defentsaren arabera, Espainiako Gobernuaren presioa izan dute epaileek, eta hiru hilabeteko epea izango du helegitea sartzeko Ganbera Handian. Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan utzi zituen legez kanpo Batasuna, HB eta EH alderdi politikoak, eta abokatuek Europara jo zuten, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratzen zirelakoan. HZ, AuB eta herri plataformen baliogabetzeen alde ere agertu da Europa.

Berria -

2009ko ekainak 30
Europako Giza Eskubideen Auzitegia Espainiako Justiziak Batasuna eta Herri Batasuna (HB) alderdi politikoak legez kanporatu izanaren alde agertu da, eta baztertu egin du defentsaren helegitea. Albistea lehendabizi Espainiako Gobernuko iturriek zabaldu dute, 11:00etan. Estrasburgoko auzitegiak 14:15 aldera jarri du epaia bere web orrialdean. Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoaren 17an legez kanpo utzi zituen Batasuna, HB eta Euskal Herritarrok (EH), Alderdien Legea kontuan hartuta, ETAkoak direlakoan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen epaia, 2004ko urtarrilaren 16an. Herritarren Zerrendaren (HZ), Autodeterminaziorako Bilgunearen (AuB) eta herri plataformen baliogabetzeen alde ere azaldu da Europako auzitegia, bere garaian Espainiako Justiziak ebatzi bezala. HZ 2004ko Europako Legebiltzarrerako aurkeztu zen, eta AuB eta herri plataformak 2003ko maiatzeko udal eta foru bozetarako. Auzitegiko Ganbera Txikiak hartu du erabakia, ez Ganbera Handiak. Duela hilabete batzuk Ganbera Txikiak eskaini zuen auzia Ganbera Handiak jorratzea; defentsa ados azaldu zen, baina ez Espainiako Gobernua. Didier Rouget defentsa abokatuak dio Europako auzitegiak Espainiako Gobernuaren presioa izan duela. Aho batez hartu dute erabakia -zazpi epailek osatzen dute Ganbera Txikia-. Auzitegiaren ustez, Batasunaren-eta legez kanporatzeak "gizarte mailako behar handiari" erantzun zion, eta neurria "proportzionatua" izan zen. "Gizarte demokratiko batean, segurtasun publikorako, ordenamenduaren defentsarako eta eskubideen eta askatasunen babeserako alderdien desegitea beharrezko gisa har daiteke". Europako Giza Eskubideen Auzitegiak dio ez dela euskal independentismoaren aurkako epaia, "Espainiako erkidegoetan badaudelako alderdi 'separatista' batzuk, modu baketsuak erabiltzen dituztenak". "Alderdi baten arduradunek indarkeria sustatzen badute edo demokraziako arauak betetzen ez dituzten proiektuak proposatzen badituzte, alderdi horrek ezin du lege babesik izan". Rougetek dio "estatuaren segurtasuna" lehenetsi dutela Europan, "ez askatasuna". Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen 'dena ETA da' teoria nagusitu da, abokatuaren iritziz. Defentsak hiru hilabeteko epea izango du helegitea sartzeko Ganbera Handian. Ezker abertzaleko alderdien abokatuek 2004an helegitea jarri zuten Estrasburgoko auzitegian, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratzen zirelakoan. Europak bi eskubide horiei buruzko helegitea tramitera onartu zuen 2007ko abenduan. Europan aurkezten diren auzi-eskeetatik %1,5 baino ez dituela onartzen argitaratu zuen =iEl Mundo=i Espainiako egunkariak, eta aintzat hartzen dituztenen artetik %80ri arrazoi ematen dietela gainera. =bBeste salaketak=b Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak 2003ko udal eta foru hauteskunde zerrendei buruzko 221 helegite sartu zituen urte hartako azaroaren 6an, Espainiako Justiziak baliogabe jo zituelako. Atzera bota ditu helegiteak Europak. Eusko Jaurlaritzak, berriz, Espainiako Alderdien Legearen aurkako auzi-eskea aurkeztu zuen Estrasburgon 2003ko irailean, baina handik bost hilabetera tramiterako ez onartzea erabaki zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, Jaurlaritza "gobernu erakundea" denez horretarako zilegitasunik ez duela argudiatuta.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna